Giro onean, ume piloa batu da Lea Ibarreko Umeen Egunean
Beste urte batez, giro onean ospatu dute aurten Lea Ibarreko Umeen Eguna. Amorotoko, Aulestiko, Gizaburuagako, Mendexako eta Munitibarko zein inguruetako herrietako ume asko elkartu ziren domekan, Aulestin.Balorazio oso positiboa egin dute antolatzaile...
Balorazio oso positiboa egin dute antolatzaileek, eta ekintza guztiak giro ederrean egin zituztela eta umeek egun polita pasatu zutela azaldu dute.
«Aurten jolas desberdinak prestatu ditugu, adin guztietako umeentzat eskaintza egoteko. Esaterako, sormena eta oreka lantzeko jolasasak egin ditugu», zehaztu du eguna antolatzen ibili den Oibar Legarra Aulestiko alkateordeak.
Tirolina, arku tiroa edota kutxen jolasean parte hartu zuten umeek pozarren, frontoian. Txikienentzako puzgarria ere izan zuten bertan.
Halaber, txikienak zein handienak mural erraldoia margotzen aritu ziren, eta aurpegia margotzeko txokoa ere eduki zuten. Halaber, artistenek lorezaintza tailerrean haien sormena lantzeko astia hartu zuten.
Bazkalostean, herrigunean barrena ginkana egin zuten, hainbat txokotan sakabanatuta zeuden arrasto edo argibideei jarraituta. Ondoren, karaokean eztarriak urratu arte kantatu, eta nekatu arte dantzatu zuten. Ohitura den legez, ume zein gurasoek txokolate janean elkartuta borobildu zuten eguna.