Ajuriagojeaskoa, nagusi Leioan
Gernikarrak 483 puntu batu zituen zapatuko kanporaketan, eta txapelketaren finalaurrekorako sailkatu da. Ander Elortegi natxituarrak bigarren egin zuenBizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu da Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra, zap...
Gernikarrak 483 puntu batu zituen zapatuko kanporaketan, eta txapelketaren finalaurrekorako sailkatu da. Ander Elortegi natxituarrak bigarren egin zuen
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetarako sailkatu da Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra, zapatuan Leioan jokatutako kanporaketan beste bertsolariek baino puntu gehien batuta. Hain zuzen, 483 puntugaz nagusitu zen Ajuriagojeaskoa zapatuan Leioako Kultur Auditoriumean jokatu zuten kanporaketan.Haren atzetik Ander Elorte- gi natxituarra sailkatu zen, 467 puntugaz. Joseba Artza etxebarritarrak laugarren egin zuen (460 puntu).
Joan den asteburuan jokatutakoa Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udagoieneko faseko azken aurreko kanporaketa izan zen. Zapatuan, berriz, Zaldibarko Olazar frontoian jokatuko dute azken kanporaketa. Sei bertsolari hauek lehiatuko dute finalaurrekoetarako txartela: Beñat Romerok, Beñar Vidalek, Eneko Arratek, Igor Menikak, Nerea Ibarzabalek eta Peio Ormazabalek.
Orain arteko kanporaketetako irabazleak zuzenean sailkatu dira txapelketako finalaurrekoetara. Urriaren 23an Beñat Ugartetxeak irabazi zuen Igorreko kanporaketa. Sestaoko saioan, berriz, Eneko Abasolo Abarkas nagusitu zen, eta Mungian jokatu zuten lehen kanporaketan Miren Amurizak lortu zituen puntu gehien.
Hiru finalaurreko
Kanporaketak amaituta, abenduaren 17ko final handiaren aurretik, hiru finalaurreko jokatu dituzte. Lehenengoa Markina-Xemeingo Uni frontoian lehiatuko dute, azaroaren 19an. Jone Uria, Oihana Bartra, Eneko Abasolo, Zaldibarko irabazlea, puntuazioz hirugarrena eta puntuazioz seigarrena ariko dira bertsotan.
Bigarren finalaurrekoa azaroaren 27an jokatuko dute, Basauriko Artunduaga kiroldegian. Saio horretan bertsolari hauek parte hartuko dute: Onintza Enbeita muxikarrak, Xabat Galletebeitia lekeitiarrak, Beñat Ugartetxeak, puntuazioz lehenengoak, puntuazioz laugarrenak eta puntuazioz zortzigarrenak.
Abenduaren 3an Larrabetzuko Udal frontoian lehiatuko dute azkenengo finalaurrekoa. Etxa- hun Lekue, Miren Amuriza, Ibon Ajuriagojeaskoa, puntuazioz bigarrena, puntuazioz bosgarrena eta puntuazioz zortzigarrena egongo dira oholtzan bertsotan.