Usotegi parkean egindako egokitzapenak ezagutu dituzte herritarrek
Usotegi Eguna ospatu dute asteburuan, Lekeition. Parkearen historian sakontzeko ekimenak egin dituzte Usotegin bertan. Auzolanaren garrantziaz berba egin dute parte hartzaileekEguraldia lagun, hainbat herritarrek Usotegi parkean egindako egokitzapenak ...
Usotegi Eguna ospatu dute asteburuan, Lekeition. Parkearen historian sakontzeko ekimenak egin dituzte Usotegin bertan. Auzolanaren garrantziaz berba egin dute parte hartzaileek
Eguraldia lagun, hainbat herritarrek Usotegi parkean egindako egokitzapenak bertatik bertara ezagutu eta parkearen historian sakontzeko aukera eduki zuten zapatuan. Mari Talako eskulan tailerrekoek parke kanpoko lorontziak margotzen amaitu eta gero, herritarrak Amaia Gabilondo Arabako Ozaeta herriko GaraiON taldeko kidearekin mahai ingurua egin zuten parkean bertan. Auzolanaren garrantziaz berba egin zuten, besteak beste, ordubete inguruan.Parke kanpoan, bestalde, ortuariak saltzeko postua jarri zuten ekoizleek. Pipas txakolina eta Bedarokela ere han egon ziren, eta Natxi Aranburu Eako bizilagunak Bedarokela proiektua zertan datzan azaldu zuen.
Bisita parketik
Julian Arrate Lekitto Bedarreko kideak gidatu zuen bisita gidatua: parkearen historia xehetasun guztiekin azaldu eta postuetan zeudenak aurkeztu zituen.
Behin horiek eginda, aitzur jaurtiketa txapelketari ekin zioten. Zazpi herritarrek parte hartu zuten, eta horietatik sei pasatu ziren finalera. Hiru aitzur jaurti zituzten, eta finalean bat: Usotegi aitzurra. Guztien artean, Cristian Arantzamendik egin zuen markarik onena.
Gazta eta kalabazaren pisu lehiaketak ere bere zera eduki zuen. Izan ere, asko ahalegindu ziren bi jakien pisua asmatzen. Itziar Zugadi izan zen kalabazak zeukan pisura (13,120 kilo) gehien gerturatu zena; 13 kilo zituela esan zuen Zugadik.
Gaztaren pisutik gertuen ibili zena Jon Barainka izan zen. Gaztak 870 gramo zituen, eta Barainkak 875 gramo esan zuen.
Pintxo jana eginez, Usotegi Eguna amaitutzat eman zuten Lekitto Bedarreko kideek.