Jendez gainezka egon da Merkurio iturri ingurua gazta enkantea ikusteko. Urtero legez, Jose Antonio Bastegieta
Markok-k gidatu du enkantea.
Eskaintzaile gutxik parte hartu dute aurtengo enkantean, eta
bi gazta erdiak Xaibor diskofestak erosi ditu.
Marko, Mikel Etxezarreta (gazta irabazlearen ekoizlea) eta Xaibor
Gazta gozoena, epaimahaiaren arabera,
Olaberriako Aizpea SC izan da. Bilboko Porrue jatetxearen eta Xaiborren artean egon da lehia gazta erdiagatik. Urriko Azken Asteleheneko gaztarik onenaren prezioak, iazkoarekin alderatuta, gora egin du.
5.000 eurotan erosi du Xaiborrek; iaz, aldiz, 3.700 euro ordaindu zituen gazta irabazlea aurten enkantean parte hartu ez duen Bilboko Mendata Berria jatetxeak.
Bigarren saria ere Gipuzkoara joan da, eta iazko gazta berberak jaso du saria,
Mutrikuko Goienetxek, hain zuzen ere. Enkantean, Goienetxeren gazta erdia
100 euroan erosi du Xaiborrek. Iaz, berriz, 300 euroan erosi zuen Xaiborrek bigarren sariduna.
Gazta erdiagatik ordaindutakoa Gernika-Lumoko Calzada egoitzak jasoko du, aurrekoetan egin bezala.