15 untza, bi zentimetro eta bi milimetroko marka lortu zuten atzo irabazleek. Horiek azken momentura arte lehia estua izan zuten Trapagarango Alai Alde taldeagaz.
Piratak Herri Kirol Klubeko ordezkariak, berriz, hirugarren sailkatu ziren, 12 zulo, 3 zm eta 3mm-ko markagaz.
Bizkaiko zortzi taldek atzo eguerdian lehiatu zuten finala, Gernika-Lumon. Aipatu taldeekaz batera, Ortuellako Burdin Gazteak Taldea, Barakaldoko Errekatxo Taldea, Abanto-Zierbenako Gallarta Taldea eta Santurtziko Kabiezes Taldea eta KZ Kolpeka taldeek burutu zuten ordu erdiko saioa.
Eguraldia lagun, jende asko batu zen Merkurio Iturriaren parean harrizulatze taldeen lehia bertatik bertara ikusteko.
Sailkapena:
- Ereño Gerandape HKT: 15 zulo 2zm 2mm
- Aldai Alde: 14 zulo 2zm 4mm
- Piratak HKK: 12 zulo 3zm 3mm
- Burdin Gazteak: 11 zulo 12zm
- Kabiezes: 11 zulo 1zm
- Errekatxo: 9 zulo 10zm 3mm
- Gallarta: 8 zulo 5zm 2mm
- KZ Kolpeka: 4 zulo 5zm 2mm