Lau t'erdiko txapelketa lehiatuko da astelehenean, Santanapen
Urrutikoetxeak eta Victorrek Lau t 'erdiko Txapelketaren final laurdenetako partida jokatuko dute astelehenean, Gernika-Lumoko Santanape frontoian.Partida horren aurretik, binakako partidaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. Etxebarria nabarniztarrak...
Partida horren aurretik, binakako partidaz gozatzeko aukera izango dute zaleek. Etxebarria nabarniztarrak Albisugaz jokatuko du, Arretxe II eta Ibai Zabalaren kontra, 18:00etan hasita.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Gernika-Lumoko Auzokoa, Endika eta Etxarte tabernetan, eta Nabarnizko Herriko Tabernan.
Bestalde, Internet bidez erreserbatzeko aukera dago Asegarceren web orrialdean: www.asegarce.com.
Astelehenean, 13:00etatik 14:00etara eta 17:30etik aurrera erosi ahalko dira txarteldegian. Zenbakidun kantxako sarrerak 25 euroan jarri dituzte.
Beste final laurdenak
Beste final laurdenei dagokienez, Olaizola II.ak eta Retegi Bik gaur gauean jokatuko dute Oiartzunen. Bihar arratsaldean, Ezkurdia eta Oinatz finalerdietako txartelaren bila aterako dira, Iruñean. Irribarria eta Altuna II etzi lehiatuko dira, Donostian.