Emakumeen nazioarteko lehenengo zesta-punta topaketa egingo dute
Markina-Xemein, Berriatua eta Mutrikuko puntistek parte hartuko dute Getxon eta Bilbon jokatuko diren partidetan. Kiniela eta partidak jokatuko dituzte, Izaro Arberen koordinaziopeanAsteburu honetan hitzordu historikoa biziko da nesken zesta- puntari d...
Markina-Xemein, Berriatua eta Mutrikuko puntistek parte hartuko dute Getxon eta Bilbon jokatuko diren partidetan. Kiniela eta partidak jokatuko dituzte, Izaro Arberen koordinaziopean
Asteburu honetan hitzordu historikoa biziko da nesken zesta- puntari dagokionez. Izan ere, Getxo eta Bilbon emakumeen nazioarteko lehen topaketa ospatuko da Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko eta Bizkaiako Federazioek eta Xisterak bultzatuta.Hainbat herrietako jokalariek hartuko dute parte topaketetan, tartean Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistak egongo direlarik. Horrela, Berriatua, Markina-Xemein eta Mutrikuko jokalariak Bartzelona, Miarritze, Getxo, Donibane Garazi, Donostia, Gasteiz, Montornes del Valles, Paue, Parmiers eta Pariseko puntistekin aterako dira kantxara, hain zuzen ere.
24 pilotari
Ekitaldia bihar arratsaldean hasiko da, Getxoko Fadurako frontoian. 24 pilotarik kiniela eta partiduak jokatuko dituzte, Izaro Arbe puntista eta Eskolen Sustapen Arloko arduradunaren koordionaziopean. Saioa 16:00retan hasi eta 19:00etan amaituko dela jakitera eman dute Xisterako ordezkariek.
Lehen hartu-eman horren ostean, etzi Bilboko Alameda Rekalde kalean dagoen Deportivo Klubeko frontoira joango dira kirolariak. Bertan, xisteran jokatzen jarraituko dute, 11:00etatik 13:00era.
Kiniela eta partiduak amaitu ondoren, bertaratutako guztiek zesta-punta probatzeko aukera edukiko dute.