Bi eraso matxista gertatu dira asteon Bermeon. Horiek salatzeko Lameran batu ziren atzo dozenaka lagun. Sareginek Bermeoko Feministen Sareak eta Erroxape Emakumeen elkarteak bat egin zuten, beste behin ere, elkarretaratzean.
Bi leloren atzean batu ziren atzo herritarrak
Ekarretaratzeagaz, erasoak jaso dituzten emakumeei “babesa, laguntza eta elkartasuna” adierazi gura izan die. Horrelako erasoen aurrean, bestalde, “ezin gaitezke isilik geratu, eta erasoek erantzuna behar dute”, esan zuten 15 minutuko isilunearen ostean. Atzo gogorarazi zutenez “ez dira kasu bereiziak, baizik eta bizi garen sistemaren balore batzuen ondorio”. Horregatik, esan zuten, “bai Bermeoko talde feministek, bai eta gizarteak, orokorrean, horrelako eraso eta ekintzen aurrean erantzun bateratu bat emateko ardura dute; guztion ardura delako”.