Axuri Beltza kalejirarik ez da egingo aurtengo Gaba Beltzean
Mutrikuko Udal ordezkariek azaldu dutenez, jende gutxi batu delako ez da egingo kalejira. Ekintzak gaur hasi eta bihar gauean amaituko dira, kontzertuekinGaba Beltza ospatuko dute mutrikuarrek, gaur eta bihar. Eta urtero gaurik ilunena eta beldurgarrie...
Mutrikuko Udal ordezkariek azaldu dutenez, jende gutxi batu delako ez da egingo kalejira. Ekintzak gaur hasi eta bihar gauean amaituko dira, kontzertuekin
Gaba Beltza ospatuko dute mutrikuarrek, gaur eta bihar. Eta urtero gaurik ilunena eta beldurgarriena ospatzeko, proposamen ugari dakartza Mutrikuko Udalak. Aurten, baina, Axuri Beltza kalejira eta Talaixako mamuaren erreketa ez direla egingo aurreratu dute. «Jende gutxi batu delako ez da egingo kalejira; albiste txarra da. Ohitura hori mantendu nahi baldin bada, parte hartzea bultzatu beharko da, nahitaez», esan dute udal ordezkariek.Ekimenak gaur arratsaldean hasiko dira, Txantxangorri aisialdi taldeak antolatu dituen ekintzekin. Adinaren arabera banatuta, arratsalderik odoltsuena, misteriotsuena eta dibertigarriena bizitzeko aukera izango dute herriko ume eta gazteek. Txikienek Talaixako mamuaren kalejira antzeztuko dute. Nagusienek, ordea, beste dimentsio bateko mundu zirraragarri batzuk ezagutzeko aukera izango dute.
Biharko ekintzak
Bihar arratsaldean, berriz, Pello Añorgak beldurrak uxatzeko ipuin kontaketa saioa eskainiko du. Aurreratu dutenez, ordubete inguruko saioa izango da. Antolatzaileek iragarri dutenez, saioa 5 urtetik gorakoei dago zuzenduta.
Iluntzea eta gaua, aldiz, musikak girotuko ditu: Kostra orkestra elektrotxarangak herri osoa zeharkatuko du, eta metal taldeen kontzertuek egitaraua itxiko dute.