Urrutikoetxeak eta Victorrek Lau t'erdiko Txapelketako partida jokatuko dute Santanapen, astelehenean
Partida nagusi horren aurretik, binakako partidaz gozatzeko aukera izango dute Gernika-Lumoko pilotalekuan bildutako zaleek. Etxebarria nabarniztarrak Albisugaz jokatuko du, Arretxe II eta Ibai Zabalaren kontra. 18:00etan hasiko da norgehiagoka.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Gernika-Lumoko Auzokoa, Endika eta Etxarte tabernetan, eta Nabarnizko Herriko Tabernan.
Halaber, egunean bertan, 13:00etatik 14:00etara erosi ahalko dira sarrerak, eta ondoren, 17:30ean zabalduko dituzte berriro.
Bestalde, Internet bidez erreserbatzeko aukera dago Asegarceren web orrialdean (www.asegarce.com).
Zenbakidun kantxako sarrerak 25 eurotan jarri dituzte.
Beste final laurdenak
Lau t’erdiko beste final laurdenei dagokienez, Olaizola II eta Retegi Bi pilotariek bihar gauean jokatuko dute Oiartzunen.
Zapatu arratsaldean, berriz, bi nafarren arteko lehia izango da ikusgai Iruñeko Labrit frontoian. Ezkurdia eta Oinatz finalerdietako txartelaren bila lehiatuko dira.
Domekan Irribarria eta Altuna IIren arteko partidaz gozatuko dute pelota zaleek, Donostian.