Sexu eraso bat salatu dute
Astelehenean bigarren eraso bat gertatu zen, eta genero indarkeria egotzita gizonezko bat inputatu dute. Sareginek elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:30ean, LameranSegurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek sexu eraso bat jaso duela salatu d...
Astelehenean bigarren eraso bat gertatu zen, eta genero indarkeria egotzita gizonezko bat inputatu dute. Sareginek elkarretaratzea deitu dute gaurko, 19:30ean, Lameran
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakume batek sexu eraso bat jaso duela salatu du Bermeon. Astelehenean jarri zuen emakumeak salaketa, eta Ertzaintzak ikerketa abiarazi du. Gertatukoaren datu gehiago eman ez badituzte ere, gizonezko bat inputatu dutela azaldu dute.Beste alde batetik, genero indarkeria egotzita, Ertzaintzak beste gizonezko bat inputatu du. Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez, astelehenean bertan 22:30ak aldera gertatu zen erasoa Bermeoko Artike Bideko etxebizitza batean.
Lehenik eta behin, udaltzaingoa bertaratu zen eraso matxista gertatu zen etxebizitzara, eta geroago ertzainak joan zirela zehaztu dute.
Azken erasoak salatu aldera, Sareginek Bermeoko Feministen Sareak elkarretaratzea deitu du gaur arratsalderako, Erasorik ez! lelopean. 19:30ean jarri dute hitzordua, eta ohi legez, Lamerako harrizko bankuan batuko dira. Euria egingo balu, elkarretaratzea Taraskan egingo luketela azaldu dute.