Euskadiko Harrizulatze Txapelketa jokatuko dute Gernika-Lumon, domekan
Merkurio Iturriaren parean 13:30ean hasiko da lehia. Zortzi talde bizkaitarrek parte hartuko dute saioan.
Bertoko taldeei dagokienez, Arratzuko Piratak Herri Kirol Taldeko eta Ereñoko Gerendape Herri Kirol Taldeko kideek lehiatuko dute txapelketa.
Horiekin batera honako talde hauetako ordezkariak egongo dira Gernika-Lumon: Ortuellako Burdin Gazteak Taldea, Barakaldoko Errekatxo Taldea, Trapagarango Aldai-Alde Taldea, Abanto-Zierbenako Gallarta Taldea eta Santurtziko Kabiezes Taldea eta KZ Kolpeka.