Europak diruz lagundutako proiektuak jarriko dituzte abian Lea-Artibai eskualdean
Azaro Fundazioak, Leartibai Garapen Agentziak eta Leartikerrek parte hartuko duten egitasmo europarrek 2,5 milioi euro baino gehiagoko finantzaketa edukiko duteAzaro Fundazioa, Leartibai Garapen Agentzia eta Leartiker zentro teknologikoa hainbat proiek...
Azaro Fundazioak, Leartibai Garapen Agentziak eta Leartikerrek parte hartuko duten egitasmo europarrek 2,5 milioi euro baino gehiagoko finantzaketa edukiko dute
Azaro Fundazioa, Leartibai Garapen Agentzia eta Leartiker zentro teknologikoa hainbat proiektu europarretan ari dira parte hartzen. Eskualde Garapenerako Europako Funtsagaz (FEDER) batera finantzatutako proiektu horiei esker, hiru erakundeek Lea-Artibai eskualdean eragin zuzena izango duten 2,5 milioi eurotik gorako finantzazioa izango dute, 3 eta 4 urte bitarteko iraupena izango duten proiektuak garatzeko.Ekonomia zirkularra, ezagutzaren transferentzia eta berrikuntza ekosistemak, osasuna, ondare natural eta kulturala, esnekiak, materialak (plastikoa eta polimeroak), aeronautika eta automozioa oinarri hartuta, hainbat proiektu garatuko dituzte, eta proiektu horiek burutzeko hainbat bazkideren laguntza izango dute.
Nazioarteko lankideak
Nazioarteko herrialdeei dagokienez, Errumania, Eslovenia, Norvegia, Italia, Herbehereak, Alemania, Suedia, Frantzia eta Portugaleko lankideak edukiko dituzte proiektuak gauzatzeko; Espainiako estatu mailan, ostera, Herrialde Katalanak, Gaztela eta Leon, Galizia, Nafarroa eta Zaragozakoak; eta Euskadiko BEAZ, Mondragon Unibertsitatea, HAZI, Batz eta Cikautxo kooperatibak eta Idiazabalgo Udalagaz lankidetzan ariko dira.
«Proiektu hauen garapenari esker, ezagutzaren transferentzia, dibertsifikatzeko aukerak, proiektu berritzaileen sorrera eta lehiakortasuna bultzatuko dira. Horrela, eskualdeko enpresa eta ekintzaileek nazioartekotzeko aukera gehiago izango dute; mugaz haraindiko enpresekin harremanak finkatu, Europa mailan zer egiten den ezagutu eta elkarlanak bultzatzeko».
Besteak beste, Aerocar, Foodyplast, Health LSR, Innolact, NoI Modeling Factory, NOI Powertrain, RaceTP eta Virtual Upscalling proeiktuak garatuko ditu Leartikerrek, Hericoast Lea Artibai Garapen Agentziak, eta Retrace eta Transferinn Azaro Fundazioak.