Berbalagunek Mendi Irteera egingo du asteburu honetan
Berbalagun euskararen erabilera bultzatzeko taldeak, Busturialdeko inguruak ere ezagutzeko aukera emango du zapatu honetan egingo duten mendi irteeraren bitartez.
Hamabost kilometroko ibilbidean zehar, Gernika-Lumotik abiatuta, Forua, Murueta eta Busturiako baso eta padura inguruak ezagutzeko aukera izango dute, bertaratzen direnek.
Ibilaldia Gernika-Lumoko Foru plazatik irtengo da, goizeko bederatzietan. Gernikatik, Forura bidea hartuko dute barrualdetik,Urberuaga, Gordiz, Urtxiña eta Matsamarre auzoetan zehar. Busturiara heltzean buelta egingo dute Busturia eta Muruetako paduren ondotik doan bidea jarraituz. Orduan ibilbidea Malluku, Atxondo eta Foruako Urberuaga inguruetatik bueltatuko da.
Parte hartu nahi dutenek, AEK edo Udal Euskaltegiko bulegoan eman beharko dute izena aldez aurretik.
Berbalagunek urtean zehar hainbat ekintza antolatzen ditu euskararen erabilera eskualdeko jendearen artean bultzatzeko helburuarekin. Aipagarrienak Eztz jakin galdera sorten lehieketa eta mendi irteerak dira. Horretaz gain janari eta edarien daztaketak eta ibilaldi tematikoak ere antolatzen dituzte.