Bermistorianek jendez bete du Alde Zaharra
Goiko Plaza gune nagusi hartuta, inguruko kaleak ere aukera ugariko postuz beteta egon dira. Gunea girotzeko, postuak ez ezik, jarduerak eta kale animazioa ere egon dira zapatuan eta domekan.Jatekoak, lurrunak, kremak, jolasak, gailuak, tresnak… ...
Goiko Plaza gune nagusi hartuta, inguruko kaleak ere aukera ugariko postuz beteta egon dira. Gunea girotzeko, postuak ez ezik, jarduerak eta kale animazioa ere egon dira zapatuan eta domekan.
Jatekoak, lurrunak, kremak, jolasak, gailuak, tresnak… Artisauek beren produktuak ekarri dituzte aurten ere Bermeoko Alde Zaharrera. Goiko Plaza gune nagusi hartuta, inguruko kaleak postuekin bete ditu aurten ere Bermistorianek.Erdi Aroko giroak hartu du asteburuan Alde Zaharra, eta urteekin gero eta jende gutxiago animatzen bada ere, zenbait herritar garaiko arropak jantzita atera ziren kalera.
Gunea girotzeko, postuak ez ezik, jarduerak eta kale animazioa ere izan dira azokak iraun bitartean. Zeramikazko ontziak zelan egiten diren ikusteko eta probatzeko aukera izan dute asteburuan herritarrek, bai eta arku tiroan aritzeko ere. Aurten, bigarrenez, bestalde, Lodosako piperrak erretzeko prozedura ikusi eta piperrak dastatzeko zein erosteko aukera ere eduki dute azokako bisitariek. Ume eta gazteek, hala ere, faltan bota dituzte orain arte urtero jarri izan dituzten olezko jokoak.
Zapatu iluntzean, berriz, Alde Zaharra Bizirik elkarteak antolatuta, hankaluzeen kalejiragaz gozatzeko aukera eduki zuten aurten, lehenengoz. Gainera, Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen suzko zezena ere zapatuan atera zuten kalera.
Aurrekontuetan egin behar izan duten egokitze planagatik, udalak aurten ez zuen aurreikusita Bermistorian egiterik. Hala ere, «ahaleginak eginda», aurrera egitea lortu zuten. Modu horretan, hamahirugarren urtez, Erdi Arora bueltatzeko aukera izan dute bermeotarrek.