Alkartasunak nagusiei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu
Beste urte batez, Alkartasuna Danta Taldeak nagusientzako dantza ikastaroak antolatu ditu. Hain zuzen ere, bi ikastaro eskainiko dituzte: hastapen maila eta hobekuntza maila.Aipatutako bi ikastaroak barikuetan eskainiko dituztela jakinarazi dute. Hasta...
Aipatutako bi ikastaroak barikuetan eskainiko dituztela jakinarazi dute. Hastapen mailako ikastaroan izena ematen dutenak 19:00etatik 20:15era batuko dira Gizarte eta Kultura Etxean. Haien ostean ariko dira, ostera, hobekuntza mailakoak; hain zuzen ere, 20:15etik 21:30era bitartean.
Izen ematea, zabalik
Lau hilabeteko ikastaroak izango dira. Azaroaren 4an hasiko direla azaldu dute, eta otsailera bitartean, beraz, barikuro batuko dira.
Parte hartu gura dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Gizarte eta Kultura Etxean egin daiteke.