ONCEren kupoiak 280.000 euro utzi ditu saritan Bermeon
Izaskun Larruzea ONCE Euskadiko 2014ko saltzailerik onenak zortzi kupoi saritu saldu zituen herenegun. ONCEk atzo jakinarazi zuenez, kupoi bakoitzak 35.000 euroko saria dauka. Hala, martitzenean egindako zozketak, guztira, 280.000 euro utzi zituen Berm...
«Pozik» zegoen atzo Larruzea Lamerako bere kioskoan beharrean, «berriro ere sariak Bermeon geratu direlako». Saltzaileak adierazi zuenez, «sariak oso banatuta geratu dira herrian, eta batzuek ezusteko handia jasoko zuten».
Ez da Larruzeak sariak banatzen dituen lehenengo aldia; izan ere, 2014. urteko martxoan 100.00 euro baino gehiago banatu zituen Bermeon. Urte horretan jaso zuen, gainera, ONCE Euskadiko saltzailerik onenaren saria.
2016 urtean, ONCE Euskadik 7 milioi eurotik gora banatu ditu saritan Bizkai, Araban eta Gipuzkoan.