Portu Kalean dagoen
aterpetxean bizitzeko edo hostatu zerbitzua eskaintzeko ezintasuna adierazi du Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak, Kosten legearen bitartez. Eraikinari erabilera berri bat emateko, udalak herritarren proposamenak batuko ditu.
“Eraikina toki arriskutsuan dagoela dio Kosten Legeak –azaltzen du Jesus Mari Olagibel Elantxobeko alkateak–
Orain legeak dioena bete behar dugu, eta beste erabilera bat aurkitu beharko zaio“.
Itsasertzaren gainean dagoen aterpetxeak, urte honetako otsailean egon zen
itsasoaldiak eragindako kalteen ondorioz, eraikinaren behealdeko horma, teilatua eta inguruko argiteria
konpondu behar izan dituzte.
Suspertze ekonomikoa
Aterpetxeari erabilera berria emateko helburuarekin,
herriko zein kanpoko proposamenak hartzeko prest daudela adierazi du Olagibelek, “lanpostuak sortzea eta herrian eskaintzen diren zerbitzuak hobetzea izango da premisa”.
Baina aterpetxeaz gain, Elantxobeko udalak herriko jarduera ekonomikoak suspertu nahi ditu, negozio berri bat ezarri nahi dutenei edo mantendu nahi dutenei erreztasunak emanez. Horretarako udalak aukera berriak aurkeztu ditu, herrian negozio berriak ezarri daitezen.