Bizkaiko harrizulatze taldeetako zazpi ordezkarik Barakaldoko Bagatza auzoko Xake plazan lehiatu zuten finala zapatu eguerdian.
Ereñoko Gerandape Herri Kirol Taldeko kideak zazpi zulo eta 11,9 zm-ko markagaz irabazi zuen txapelketa. Piratak Herri Kirol Taldeko Asier Zubiaga sailkatu zen bigarren (7 zulo eta 11,9 zm) . Halaber, Muruetaren taldekide Iñigo Aurrekoetxeak (6 zulo 59 zm) laugarren sailkatzea lortu zuen.
Lasto botatzea
Bestalde, domeka eguerdian Oskar Perezek irabazi zuen Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketa, Loiun. 5,40 metroko marka lortu zuen barakaldarrak. Beragaz batera lehiatu ziren Beñat Obieta arratzuarra, Santi Zubizarreta nabarniztarra, Mikel Agirre ondarrutarra eta Eloy Salterain abadiñarra.
Perezen atzetik Agirre (5,10m) geratu zen, eta Obietak (5m) hirugarren sailkatzea lortu zuen. Arratzuarraren ostean, Zubizarreta (4,80m) sailkatu zen laugarren.
Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketako partaideak.
Argazkia: Bizkaiko Herri Kirol Federazioa
Bizkaiko Banakako Harrizulatze Txapelketaren sailkapena:
- Iker Murueta 7 zulo 11,9 zm
- Asier Zubiaga 7 zulo 50 zm
- Oskar Laso 6 zulo 66 zm
- Iñigo Aurrekoetxea 6 zulo 59 zm
- Ivan Kalabozo 6 zulo 36 zm
- Eduardo Hidalgo 6 zulo
- David Duran 5 zulo 49 zm
Bizkaiko Lasto Botatze Txapelketaren sailkapena:
- Oskar Perez 5,40m
- Mikel Agirre 5,10m
- Beñat Obieta 5m
- Santi Zubizarreta 4,80m
- Eloy Salterain 4,40m