Ibon Goieaskoetxearen senideek jakinarazi dutenez, preso busturiarra
Arles (Frantzia) espetxera mugituko dutelaren jakinarazpena hartu zuten astelehenean, eta gaur deitu du Busturiko preso politikoak,
Arles espetxera heldu dela esateko.
Goieaskoetxearen ama Lourdes Arronategik HITZAri esan dio Frantziako Justizia Ministerioak bidalitako gutun baten bidez jakin zutela semea Arles espetxera eramango dutela. Hala ere, noiz mugituko zuten ez zekiten Goieaskoetxearen senideek.
Euskal Herritik Arles Valence baino zerbait gertuago dagoen arren, 750 kilometrora dagoela salatu dute.
Arronategik esan legez, gutun bat bidali zuen Frantziako Justizia ministeriora, bere eta bere senarraren osasun arazoak direla-eta, semea etxetik gertuago dagoen kartzelaren batera mugitzeko eskatzeko. Hala ere, Euskal Herritik Arles Valence baino zerbait gertuago dagoen arren,
750 kilometrora dagoela salatu dute.
Bestalde, Valencen abuztuaren 8an hasitako protestaren eskakizunetako bat euskal preso politikoekin egoteko eskubidea izatea ere bazen. Protestak iraun bitartean, Goieaskoetxeak eta Aletxu Zobaranek eguneko 23 ordu zigor ziega barruan eman dituzte, eta senide eta lagunekin bisitak ere etenda izan dituzte.
Arlesen beste bi preso politiko daude: Garikoitz Azpiazu eta Igor Suberbiola.
Aletxu Zobaran, berriz, Saint-Martin de Re espetxera eraman dute, Euskal Herritik 445 kilometrora (Donostia erreferentzia gisa hartuta).