2016ko Peru Abarka Album Lehiaketa irabazi duen lana aurkeztuko dute bihar
Patxi Zubizarretak idatzi eta Yolanda Mosquerak ilustratu du 'Beroki gorria'. Markina-Xemeingo udaletxean egingo da aurkezpena, 20:00etan. Album berriaren aleak oparituko dituztePeru Abarka lehiaketaren album berria aurkeztuko dute bihar, 20:00etan, Ma...
Patxi Zubizarretak idatzi eta Yolanda Mosquerak ilustratu du ‘Beroki gorria’. Markina-Xemeingo udaletxean egingo da aurkezpena, 20:00etan. Album berriaren aleak oparituko dituzte
Peru Abarka lehiaketaren album berria aurkeztuko dute bihar, 20:00etan, Markina-Xemeingo udaletxean. Beroki gorria izeneko lana Patxi Zubizarretak idatzi eta Yolanda Mosquerak ilustratu du, eta bien lana uztartuta sortutako fruitua bihar bertan edukiko dute esku artean irakurleek.Sortzaile bakoitzaren lanaren nondik norakoak jakiteko aukera egongo da, hurre-hurretik. Izan ere, egileak eurak bertan egongo dira azalpenak emateko. Sortzaileez gain, lehiaketaren antolatzaileak Markina-Xemein udaleko ordezkariak eta Ibaizabal argitaletxekoak eta epaimahaikideak ere ekitaldian egongo dira, lan berriaren gaineko iritziak emateko.
14 lanen artean
Urtero modura, album berriaren aleak oparitu eta sinatuko dituztela gogoratu dute antolatzaileek, eta ekitaldiaren ostean eskainiko duten kopauan idazleagaz eta ilustratzaileagaz berba egiteko aukera ere egongo dela aitatu dute.
Lehiaketara aurkeztu ziren hamalau lanen artean aukeratu zuten Patxi Zubizarretarena; 36ko gerran Southamptonera bidali zituzten haurrak ditu protagonista. Epaimahaiaren esanetan, tonu eta estilo oso aberatsean idatzita, guztiona izan den historiaren zati bat kontatzen du ume baten ikuspegitik, ezkutatuta edo isilean pasatu diren gertaerak azalera ekarriz, modu oso poetikoan.
«Zerua, arima, berokia, basoz edo antzeko espazioak denboran kokatu ditu, gaurkotasunez jantzi ditu».