Foruko baserri batean lapurtzen ari zela atxilotu dute andre bat
Foruko baserri batean eta inguruan aparkatuta zeuden lau autotan lapurtzea leporatuta, ertzainek emakume bat atxilotu zuten herenegun, Foruan.Herrizaingo Sailak azaldu legez, 11:30ak aldera izan zen lapurreta; baserriko jabeak zenbait lagun ikusi zitue...
Herrizaingo Sailak azaldu legez, 11:30ak aldera izan zen lapurreta; baserriko jabeak zenbait lagun ikusi zituen etxe barruan gauzak lapurtzen. Batzuek ihes egitea lortu zuten. Sukaldean zegoen andre batek, baina, familiako kideei makila bategaz mehatxu egin zien. Biktimek andrea etxean giltzatzea lortu zuten, eta Ertzaintzara deitu zuten.
Foruko baserrira iristerakoan, ertzainek andrea atxilotu zuten, baserrira sartzeko atea behartuta zegoela ikusi ostean. Era berean, inguruan aparkatuta zeuden lau autoak behartuta zeudela ikusi zuten agenteek, eta irratiak lapurtuta zituztela.
Atxilotuak polizia aurrekariak ditu. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, ikertzaileek lanean jarraitzen dute, lapurreta egin ostean ihes egitea lortu zuten ustezko lapurrak identifikatu ahal izateko.