Euskal Zine Bilera
GAURKO PROIEKZIOAK, 19:30EAN, IKUSGARRINArrasateko Zuhaitzak. Egilea: Dragoi Produkzioak koop E. Txikia. Ezaugarriak: Profesionala 4'02''. Herria: Arrasate. Sinopsia: Arrasate herrian zuhaitzek duten garrantzia kontatzen du filmak.Hartz Txiki. Egilea: ...
Arrasateko Zuhaitzak. Egilea: Dragoi Produkzioak koop E. Txikia. Ezaugarriak: Profesionala 4’02”. Herria: Arrasate. Sinopsia: Arrasate herrian zuhaitzek duten garrantzia kontatzen du filmak.
Hartz Txiki. Egilea: Uraitz Soubies Chico. Ezaugarriak: Amateurra 16′. Herria: Gasteiz. Sinopsia: Eneko 5 urteko seme txikia gauero joaten da gurasoen ohera, eta ez die ondo lo egiten uzten. Hartz txiki bat oparitzen diote beragaz lo egin dezan.
Bur. Egilea: Oier Fuentes. Ezaugarriak: Amateurra 5′ 22”. Herria: Bera. Sinopsia: Buruko uretan barrena bidaia, iluntasun eta argitasunen tira-birak, gure guen burmuinen akuiferoan hausnarketa.
Zurea. Egilea: Jon Garate Labaka. Ezaugarriak: Gazte 22, 14′ 20”. Herria: Orio. Sinopsia: Kristinak bere bizitza berregin du. Duela hiru urte hil zen Aimar, bere mutil laguna. Beste mutil bat ezagutzen ari da, eta Aimarren galera gainditu duela dirudi. Hala ere, bere urtebetetze egunean, espero ez duen ezusteko bat jasoko du.
Agirretarrak. Egilea: Itziar Alonso Albiol. Ezaugarriak: Amateurra 9′. Herria: Donostia. Sinopsia: 8 anaia elkartzen dira hil berri zaien aitaren etxean.
Ekoetiko Telesaila: Lehen atala. Egilea: Alex Tello. Ezaugarriak: Amateurra 25′ 51”. Herria: Usurbil. Sinopsia: Biki eta Victor pisu kideak dira, eta atal honetan bere egunerokoaren jardunaldi bat ezagutuko dugu.
Xinta Dantza. Egilea: Jorge Gil Munarriz. Ezaugarriak: Profesionala 4′. Herria: Legazpi. Sinopsia: Bizitzak bira asko ematen ditu. Heriotzak… ere bai.
Jorrai. Egilea: Eneko Zuberogoitia Alonso. Ezaugarriak: Gazte 22, 2′ 48”. Herria: Lekeitio. Sinopsia: Hustu, bete eta hustu. Otzara eta erakustazoka, garaian garaikoa.
LEHIAKETAZ KANPO
Aitxitxe. Egilea: Markel Goikoetxea. Ezaugarriak: 14′ 51”. Herria: Estatu Batuak. Sinopsia: Luis, aspaldi Amerikara bizitzen joandako 75 urteko gizon euskaldun bat bere eguneroko bizitzaz nekatuta dago. Bizimodua ez dauka norekin elkarbanatu, eta bizitzaren aurrean etsi egiten du, baina bere iloba zaindu beharrak hankaz gora jarriko du Luisen mundua.