Baserriz baserri, Euskal Jaia ospatzen
Zazpigarren urtez, Euskal Jaia egin zuten Ajangizko Kanpantxu auzoan. Jantzi tradizionalak soinean jantzita, asko izan ziren goizerako auzoko plazan bildu ziren ume, gazte zein nagusiak.Dantzan hasi zuten eguna ajangiztarrek zapatuan, Kanpantxun. Zazpi...
Zazpigarren urtez, Euskal Jaia egin zuten Ajangizko Kanpantxu auzoan. Jantzi tradizionalak soinean jantzita, asko izan ziren goizerako auzoko plazan bildu ziren ume, gazte zein nagusiak.
Dantzan hasi zuten eguna ajangiztarrek zapatuan, Kanpantxun. Zazpigarren urtez, Euskal Jaia ospatu zuten. 12:00ak aldera hasi zuten jai eguna, eta gorputzak eutsi arte jai giroan ibili ziren.Jantzi tradizionalak soinean jantzita, 11:30ak aldera hasi ziren herritarrak Kanpantxuko plazara iristen. Ume, gazte zein nagusiek bat egin zuten urteroko hitzorduagaz.
Txupina jaurti, eta euskal jai giroan murgiltzen hasteko, herriko zortzi gaztek prestatuko dantza berezia ikusteko bildu ziren plazan. Euskal musika eta doinu modernoak nahasitako dantza izan zen. Amaieran, herritarrak dantzan atera zituzten plazara.
Egun berezia da ajangiztarrentzat Euskal Jaia, beraz, baserritarrek baserriak prestatzen dituzte egun horretarako; izan ere, bazkaldu aurreko poteoa baserriz baserri egiten dute. Trikitrixagaz lagunduta, hala egin zuten zapatuan ere.
Frontoian elkarregaz bazkaldu ostean, herri kirolak ikusteko zein praktikatzeko aukera eduki zuten. Eguna, berriz, erromeriagaz dantzan amaitu zuten.