Euskal presoek eta haien hurkoek egunerokotasunean pairatzen duten
egoera publikoki salatuko dute gaur, 19:30ean, Merkurio iturriaren aurrean. Salaketa publikoa egiteko,
herritarren parte hartzea “ezinbestekoa” dela esan du Gernika-Lumoko Sarek.
Sarek
Salatzen dut! dinamika abiatu zuen irailean, euskal presoen eskubideen alde herritarrak “artikulatu, parte egin eta aktibatzeko” helburuarekin. Hain zuzen, presoen %95i eta haien senideei eragiten dien “sakabanaketa mendekatzailea” salatu nahi dute, “estalitako bizi guztiko zigorra ezartzen dien salbuespen legeria” arbuiatzearekin batera.
Gaur,
hainbat proposamen egingo ditu Sarek,
aktibazio sozialaren bidez giza eskubideak errespetatuak izan daitezen lortzeko.
Bestalde, Sarek herritarrak deitu ditu bihar [urriak 15] larri gaixo dauden euskal presoak etxeratzeko eskatzeko Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzera. 17:00etan aterako da, bulebarretik.
HITZAk egindako
elkarrizketan, Ondarroako preso Ibon Iparragirreren ama Angelita Burgoak esan du “Larrialdi egoerako manifestazioa” dela biharkoa.