Sardiniako punk rocka, zuzenean
Madrilen (Espainia) bira hasi ostean, Euskal Herriko lehenengo kontzertua Gernika-Lumon emango du Sardiniako Iñarrestabili taldeak, gaur, Gernikako Trinkete Antitxokoan.Sardiniatik Euskal Herrira. Punk rock melodikoa Euskal Herriko txokoetatik zabaltz...
Madrilen (Espainia) bira hasi ostean, Euskal Herriko lehenengo kontzertua Gernika-Lumon emango du Sardiniako Iñarrestabili taldeak, gaur, Gernikako Trinkete Antitxokoan.
Sardiniatik Euskal Herrira. Punk rock melodikoa Euskal Herriko txokoetatik zabaltzeko gogotsu helduko da gaur Iñarrestabili musika taldea. Euskal Herritik bira egingo du, eta bere lehen geldialdia Gernika-Lumon egingo du, gaur gauean.Hain zuzen ere, Trinkete Antitxokoan joko du, aretoa bere musikagaz zipriztinduz. 90eko hamarkadan punk rock melodikoaren eszena Amerikako Estatu Batuetatik (AEB) mundu zabalean hedatu zuten hainbat musika talde ditu Iñarrestabilik eredu: Less Than Jake, NOFX, Bad Religion… Klasikoak bakarrik ez, Green Day bezalako taldeek ere badute eragina sardiniarrek egiten duten musikan.
Seve (ahotsa eta gitarra), Pitch (koruak eta gitarra), Enrico (baxua) eta Gnappo (batería). 2005. urtean sortu zen laukotea, Sardinian. Punk Rock single berriagaz helduko dira Gernika-Lumora. Hala ere, dagoeneko hainbat lan dituzte esku artean. Formakuntza urte berean, sorterrian egindako bira zabal baten ondoren, bost abestiz osatutako Per chi ci ama per chi ci odia EP-a argitaratu zuten, beraien freskura eta zuzeneko ausarten erreflexu dena. 2009an, SG Records zigilu independenteagaz sinatu eta Sino al Sole diskoa kaleratu zuen taldeak.
Ostean haldu zen Evoluzione (2012). Madrileko (Espainia) Gser Discos-ekin atera zuten bigarren lan luzea, eta Italiatik, Alemaniatik, Ingalaterratik eta Espainiatik bira egiteko aukera ere eman zion laukoteari.
Primeros Auxilios-ekin
Estudioko azken album osoa 2014. urtean atera zuten: Hanno Ucciso i Colori. Horri Punk rock singlea batu zaio orain, eta urriaren 23ra arte luzatuko den biran aurkeztuko dute. Madrilen egon ziren atzo, eta Euskal Herrian lau kontzertu emango du Iñarrestabilik. Ostean, Asturiasera (Espainia) eta Kataluniara joango dira.
Trinkete Antitxokoan emango duten kontzertua 21:30ean hasiko da, eta Primeros Auxilios talde lokalak osatuko du kartela.