Bularreko minbiziari buruzko informazioa banatuko dute
BERMEO // Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eguaztena, urriak 19, eta urtero egin legez, Minbiziaren Aurkako Elkarteko kide Bermeoko boluntarioak kalera aterako dira. 12:00etatik 14:00etara Lameran kokatuko dute informazio mahaia. Informazio o...
BERMEO // Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da eguaztena, urriak 19, eta urtero egin legez, Minbiziaren Aurkako Elkarteko kide Bermeoko boluntarioak kalera aterako dira. 12:00etatik 14:00etara Lameran kokatuko dute informazio mahaia. Informazio orriak banatzeaz gain, soinean eramateko arrosa koloreko lazoak banatuko dizkiete inguruan dauden herritarrei.