Trikitixa sustatzeko jai eguna egingo dute zapatuan Gernikan
Trikitixa Eguna ospatuko dute zapatuan Gernika-Lumon, euskal musikaren mamia jasotzen duen musika hau sustatzeko helburuarekin. Eguerditik arratsaldera doan programan, trikitixa eta panderoa izango dira protagonistak zapatuan.«Busturialdean ez dago tr...
«Busturialdean ez dago trikitixa talderik eta Bizkaikoa duela gutxi desagertu zen, beraz hiru trikitilari batu ginen eta egun hau antolatu behar zela erabaki genuen», azaldu du Garazi Llona Urdaibai Folkeko partaideak.
Hasiera batean, inguruko trikitixa eskola ezberdinetako gazteei zuzendutako gonbidapena izan arren, adin eta jatorri guztietako musika zaleei luzatu nahi izan diete gonbidapena, trikitilarien arteko harremana sortu eta sendotzeko.
11:30etan hasita, Pasealekuan batuko dira musikariak, eta musika honetaz gozatu nahi duten guztiak. Gero kaleetatik zehar Kalejira erraldoia egingo dute kalez kale, Astran bukatzeko.
Bertan, bazkaria egingo dute i 100 pertsona inguruk. Bazkarian izena emateko epea itxita dago, baina jarraian Astrako oholtzan egingo duten zuzeneko trikisaio erakustaldia irekia izango da.
Trikitixa oinarri izango duen kontzertu itxura izango duen saioan Jokin San Jose youtuberra eta Zuriñe Gonzalez; Audience taldeko Ru & Gaizka; Oxabi taldeko Urtzi Enriquez, Jon Eguzkiza eta Mikel Urrutia eta Naiara Martzizidor eta Jugatz Oleaga, Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXIV. Txapelketako irabazleak izango dira oholtza gainean. Emanaldi bakoitzak hamar hamabost minutukoa izango da
Ekitaldian zehar Baraiazarra soinu-tresna dendak oparitutako pandero bat zozketatuko dute, bazkarian izena eman dutenen artean.
Bukatzeko, trikitilariak kaleetara itzuliko dira, 19:00etatik aurrera trikipoteoa egingo dutelako, eskuak lehertu arte auzpoari eraginez eta panderoa joz.