Lehiaketen artean
lehiaketarik goreneneko lanak heldu dira Gernika-Lumora. Urriaren 28a bitartean,
Argizaiola 2015 lehiaketako lanak ikusgai egongo dira
kultur etxeko erakusketa aretoan.

Guztira 100 lan aurkeztu dituzte 2015 urteko Argizaiola sariketarako. Hala ere, Gernikako
erakusketarako 54 argazki bildu dituzte; tartean saritutako lanak. Hala, erakusketa aretoan zintzilik ikus daiteke
Argizaiola 2015 saria hartu duen Manu Barreiroren El descanso del guerrero argazkia. Era berean, erakusketan dira akzesita jaso duten Asier Garagarza eta Aladio Aires argazkilarien lanak.
Erakusketak biltzen dituen argazki denak dira kalitate handiko lanak. Izan ere, Argizaiola sariketara aurkeztu ahal izateko, argazki horrek sariketaren barruan puntuagarria den lehiaketaren bat irabazi izana da baldintzetako bat.
Gernikako lehiaketa
Argizaiola saria Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak (EHATE) ematen du. Elkartearen babespean antolatutako lehiaketetan irabazle izan diren argazkilariei gonbidapena bidaltzen die elkarteak, sariketan parte hartzeko.
2016an Gernika-Lumoko Photoka argazkilari elkarteak antolatutako I. Gernika-Lumoko argazki lehiaketa ere EHATEren babespean egin dute, eta Argizaola 2016 lehiaketarako baliogarria izango da.