2014ko abenduaren 15ean Jone
Amezaga errigoitiarra atxilotzeko Gernika-Lumoko
merkatu plazan gertatutako istiluetan zauritu zuten
Julia Lanas gernikarra. Orduan 94 urte zituen emakumearen abokatu Aitor Amutiok
salaketa jarri zuen, azoka egun horretan Amezaga bortizki atxilotu zuten
29 ertzain identifikatu ostean. Gernika-Lumoko epaitegiak
instrukzioa hasi, baina salaketa artxibatu zuen gero, ertzain horiek istiluetan parte hartu zutela frogatzerik ez dagoela argudiatuta. Hala ere, epailearen erabaki horri helegitea jarri zion Lanasen abokatuak, eta
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak arrazoia eman dio. Hala, salaketa jartzeko identifikatu dituzten
29 ertzainak epailearen aurrean deklaratzeara deitu dituztela baieztatu dio Amutiok HITZAri.
Urriaren 24an, 25ean eta 27an hartuko die epaileak deklarazioa, eta, horren arabera
erabaki beharko du ertzain horiek inputatu ala ez.
Abenduaren 15ean Jose Amezaga atxilotzeko burututako p
olizia operazioan zauritu zuten Julia Lanas gernikarra. Oldarraldian lurrera bota zuten: eskumuturra hautsita eta zauriak zituen hanketan. Hori dela eta, Ertzaintzaren kontrako salaketa jarri zuen Lanasek 2015eko martxoan.
“Kolpeka; berdin ume zein nagusi”
2014ko abenduaren 15ean Jone Amezaga errigoitiarra atxilotzeko burututako operazioaren ostean
prentsaurrekoa eman zuten Jone Libre plataformak, Amezagaren senideek eta Julia Lanas berak ere. Azken horrek agerraldian salatu zuenez, “
uste barik” agertu ziren poliziak merkatu plazan, bera erosketak egiten ari zela, “kolpeka; berdin ume zein nagusi”. Horrelako momentuak gerran ere ez dituela bizi izan esan zuen,
“zoroak” ematen zutela esateraino. Operazio horretan lurrera bota zuten Lanas, eta, ondorioz, besoa apurtu eta hankak zauriak izan zituen. Han zegoen mutil batek babestu zuen Lanas, eta, esan zuenez, “beragatik izango ez balitz une honetan hilda nengoke”.