Bizkaiko eskubaloi taldeetako kideek Isla Kale kiroldegian lehiatuko dute txapelketa.
Urdaibai etxeko taldeagaz batera, honako bost taldeek jokatuko dute: Mungiako Larramendi Ikastola, Santutxuko Beltzagorri, Muskiz, Berango eta Erromo.
Bihar 09:15ean jokatuko dute lehen partida. Hain zuzen ere, nesken umeen mailako etxeko bi talderen arteko norgehiagokagaz hasiko da txapelketa. Maila horretan etxeko lau taldek parte hartuko dute.
Goizetik eguerdira bitartean, maila horretako sei partida lehiatuko dituzte, eta arratsaldean, berriz, mutilen txanda izango da. 16:00etan Urdaibai E.Tk eta Santutxuko Beltzagorriren kontra jokatuko du. Gero, kadete eta senior mailetako neurketa bana lehiatuko dute.
Domeka goizean, ostera, nesken hiru mailetako partidak ikusteko aukera izango dute zaleek (arratsaldean ez dago partidarik). Lehenengoan Urdaibaik eta Muskizek jokatuko dute, gazte mailan (09:30etatik aurrera).
Txapelketaren egutegia:
BIHAR
- 09:15: Urdaibai Berria – Urdaibai Zuria (umeak/neskak)
- 10:00: Galtzailea – Larramendi Ikastola (umeak/neskak)
- 10:45: Irabazlea – Larramendi Ikastola (umeak/neskak)
- 11:30: Urdaibai Gorria – Urdaibai Berdea (umeak/neskak)
- 12:15: Galtzailea – Larramendi Ikastola (umeak/neskak)
- 13:00: Irabazlea – Larramendi Ikastola (umeak/neskak)
- 16:00: Urdaibai E.T – Beltzagorri (umeak/mutilak)
- 17:10: Urdaibai E.T – Beltzagorri (kadeteak/mutilak)
- 18:30: Urdaibai Irastorza – Romo (seniorrak/mutilak)
ETZI
- 09:30: Urdaibai – Muskiz (gazteak/neskak)
- 11:00: Urdaibai – Berango (kadeteak/neskak)
- 12:30: Urdaibai – Berango (seniorrak/neskak)