'Morgako errebolberra' Asturiasen borrokatuko da gauean
Giorgi Ungiadze georgiarraren kontra borrokatuko da Oviedoko Kirol Jauregian. 21:00etan hasita, guztira zazpi borrokaldi egongo dira.
Hala ere, Aitor Nieto El diamante asturiar boxeolariaren eta Nikoloz Gviniashvili georgiarraren artekoa ziango da gaueko borrokaldi nagusia.
Guztira 11 borrokaldi ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Lehenengo amateur mailako lau borrokaldi lehiatuko dituzte, eta ondoren, profesionaletako zazpi borrokaldigaz gozatzeko aukera egongo da. Azken borrokaldia Nietoren eta Gviniashviliren artekoa izango da.
Ibilbide oparoa
Kerman Lejarragarentzat gaurkoa profesionaletako hamazazpigarren borrokaldia da. Hain zuzen ere, 2013ko maiatzean profesionaletara jausia egin zuenetik, borrokaldi guztiak irabazi ditu.