Gernikak Amorebietaren kontra jokatu du bihar
17:00etan hasita jokatuko dute, Urritxe futbol zelaian. Hain zuzen ere, talde gernikarrak jarraian lehiatzen duen hirugarren derbia da.
Aurreko astean, garaipena gertu izan arren, bina berdindu zuen Urbietan, Real Unionen kontra. Aimarrek eta Praderak sartu zituzten etxekoen golak. Hilaren 17an, ostera, 4-0 nagusitu zitzaion Real Sociedad B, Zubietan.
Bi taldeak garaipen gosez zelairatuko dira etzi. Izan ere, puntuen beharrean, sailkapeneko beheko postuetan daude.
Bost puntugaz sailkapeneko hamazazpigarrena da Gernika. Amorebietak bi puntu baino ez ditu eskuratu aurreko jardunaldietan, eta 2.mailako 2. multzoko sailkapeneko azkena da.
Denboraldia hasi zutenetik talde gernikarrak partida bakarra irabazi du–4-1 Navalcarneroren kontra, 2. jardunaldian–, eta talde zornotzarrak, berriz, ez du garaipenik lortu.
Jabi Luacesek zuzentzen duen taldeak, orain arteko sei jardunaldietatik hiru galdu ditu, eta beste bi neurketa berdindu ditu.
Egoera okerragoan dago Aitor Larrazabal Athleticeko jokalaria izandakoaren taldea. Aurreko sei jardunaldietatik lau galdu ditu, eta beste bietan berdinketa lortu du.