Lorea Alberdik yoga eta osasunari buruzko hitzaldia emango du
BERMEO // Erroxape Emakumeen Elkarteak hitzaldi bat antolatu du gaur arratsalderako. Hain zuzen ere, Lorea Alberdi yoga eta osasunaren inguruan ariko da. Interesa duten guztiek 19:00etan egon beharko dute elkarteak Erreten parkean daukan egoitzan.