Martitzenean itxiko dute hegaluze kanpaina
Kanpaina gauerdian zen amaitzeko, baina, arrantzaleen kesuen ostean, martitzenean amaitzea erabaki berri du Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak.
Hain zuzen ere, Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren aginduz martitzenera arte Iparraldeko hegaluzea harrapatzeko debekua ezarri dute. “Ozeano Atlantikoko uretan egin diren hegaluze harrapaketen inguruan ditugun datuak kontuan hartuta, kostera behin-behinean ixtea erabaki dugu”.
Neurria gaur sartu da indarrean, eta ministerioak jakitera eman duenez, neurria “badaezpadakoa” izango da.
Neurri horren arabera, egun hauetan Espainiako bandera duten arrantzontziek 5º N paralelotik iparraldera ezingo dute hegaluzerik arrantzatu. «Kostera itxi aurreko egunetan harrapatutako eta deklaratutako aleak lehorreratu ahal izango dira bakarrik, besterik ez», zehaztu dute.
Kanpainako azken arrantza eguna asteartean izango da printzipioz. Lehorreratzeak etenda, harrapatutako kiloak zenbatuko dituzte lehenik, Espainiari ezarritako kuota gainditu den ala ez egiaztatzeko. Ez balitz kuota agortuko, hegaluze harrapaketa eta lehorreratzea bertan behera uzteko agindua altxatuko lukete, eta posible izango litzateke berriro hegaluzea arrantzatzea, kuota gainditu arte.