Dibertsitate funtzionala duten pertsonei Araneko kiroldegiko igirilekua erabiltzeko erraztasunak eman asmoz,
jasogailu hidraulikoa jarri berri dute. Irune Ormaetxea kirol zinegotziak azaldutakoaren arabera, “Bermeoko Udalaren helburu garrantzitsu bat da,
irisgarritasuna bermatzea eta pertsona guztiei kirola egiteko aukerak eskaintzea”.
Igeriluan jarri duten jasogailu hidraulikoa
Irailaren 1etik 17ra Araneko kiroldegia itxita egon zen. Azaldu dutenez, tarte hori aprobetxatu dute hobekuntzak egiteko. Esaterako, kiroldegiko
teilatuaren konponketa proiektuaren bigarren faseko lanak egin dituzte. Txapazko gunearen gainean dagokion egitura jarri dute. Orain, Ormaetxeak azaldu duenez, estaltzea baino ez dute falta. Lan horiek irailaren amaierarako amaituta egotea aurreikusten dute. Horiekin amaituta, kiroldegian itoginekin zegoen arazoa amaitutzat emango dela azaldu dute: “Teilatua konponduta bi helburu lortuko dira; alde batetik, beroa eta kondentsazioa murriztuko dira; eta, bestetik, itoginekin amaitzea. Hala, eraikinaren egoera hobetuko da, erabiltzaileei zerbitzu hobeagoa eskainiz”.
Bestalde,
legionelaren aurkako tratamendua ere egin dute, ur beroaren eta hotzaren zirkuituetan. Gainera, intsektuen, arratoien eta mikrobioen aurkako
DDD tratamendua ere ezarri dute. Ildo berean, igerilekua hustu, zirkuitu guztiak garbitu eta egoera okerrean zeuden baldosak aldatu dituzte. Horrez gain, ur beroaren metagailuak aldatu dirtuztela jakinarazi dute; metagailu bakoitza, 3.000 litrokoa dela zehaztuta. Horien bitartez, “behin behinean duten ur eskari handiari arazo barik erantzutea” espero dute.
Era berean, garbiketa orokorra eta sakona egin dute makineria mekanikoekin eta konponketa txikiak egin dituzteigerilekuan bertan, makina gelan, kiroldegiko kanpoko aldean eta aldageletan. Lan horiek guztiak egin ahal izateko, kiroldegia itxita egotea “ezinbestekoa” zela esan du Ormaetxeak.