Sokaire, Los Punkmarinos, Eako Udala, Bat ez da Gitxi, Zaporeak… Elkarte eta talde askoren lana eta laguntzari esker
1.600 euro batu dituzte
Ean.
Errefuxiatuen aldeko jaialdia egin zuten zapatuan, eta, bigarrenez,
elkartasun estropada ere egin zuten, 13:30ean. Kayak-etan, parte hartzaileak hondartzatik uretaratu eta itsasoan zehaztutako ibilbida egin behar izan zuten, arraunean. Parte hartzea eta lehia sinbolikoa izan zen; parte hartzeagatik 10 euro ordaindu zituzten,
Siriako errefuxiatuak laguntzeko asmoz.
Ostean, indarrak berreskuratzeko,
elkartasun bazkaria egin zuten. bazkalostean umentzako jolasak ere izan ziren Ean.
Ekimenaren bultzatzaileek dirua biltzea zuten helburu; horretarako, egun osorako egitaraua prestatu zuten, eta arratsalde-gau partean ere izan zuten zegaz gozatu. 20:00etatik aurrera,
mojito solidarioak eskaini zituzten, 4 euroan. Gauean
, Dj festan murgildu ziren eatarrak, Atxaundi azpian.
Iaz baino gehiago
Zapatuko jaialdian batutako dirua
Grezian errefuxiatuak laguntzen lan egiten duen
Zaporeak proiektura bideratu dute. Hain zuzen,
Chios Poiektuan errefuxiatuei jaten ematen die Zaporeak ekimenak, eta talde horretako zenbait kide ere Ean izan ziren zapatuan. Talde horrek
1.500 errefuxiatu baino gehiago elikatzen ditu egunero, Greziako Chios irlan.
Iaz egin zuten lehenengoz estropada solidarioa, eta lehenengo edizio hura ere «arrakastatsua» izan zela zaldu zuten antolatzaileek. 2015eko ekimenean, gutxi gorabehera, 1.200 euro batu zituzten, eta kopuru hori gainditzea zuten aurten helburu. Beraz, zapatuko ekimenean 1.600 euro batuta, asmoak gainditu dituzte.