Barikuan hasiko da Nestor Basterretxea aretoko zinemaren denboraldi berria
Udako oporrak igarota, barikuan ekingo dio Nestor Basterretxea aretoko zinemak denboraldi berriari. Hain zuzen ere, Cuerpo de Elite filma eskainita hasiko dute denboraldia.
Zazpi urtetik gorakoei zuzendutako pelikula da Cuerpo de Elite, eta honako ordutegian ikusi ahalko da: Barikuan, 22:00etan; zapatuan, 19:30ean eta 22:00etan; domekan, 19:00etan; eta, astelehenean, 16:30ean, 19:00etan eta 21:30ean.
Urrian hainbat estreinaldi eskainiko dituztela jakinarazi dute: Gernika, Capitan Fantastic, Florence Foster Jenkins eta El hombre de las mil caras, besteak beste.