Gernika-Lumo duela 650 urte fundatu zuenaren gorpuzkiak gorde zituen
sarkofagoa Euskal Herria Museoan dago ikusgai,
Arbolaren Lekua erakusketaren barruan.

Duela 650 urte Gaztelako Don Tellok Gernika fundatu zuen, Lumoko lurretan
Eguen honetan [irailaren 29an], Rafael Martinez artearen historialari eta hilobiaren aurkitzaileak hitzaldia emango du museoan, sarkofagoaren eta Don Telloren inguruan. 19:00etan hasiko da, doako sarrerarekin.