Ikasturte berrirako plangintza lantzen hasia da Gernika-Lumoko Sare. Hain zuzen, iazko gogoeta eta lanek fruituak eman zituztela esan dute, eta hausnartutakoaren gainean ekimen berriak prestatzen ari dira. Hala ere, guzti horren berri herritar eta sarekideei ematea ezinbestekotsat jo du Gernika-Lumoko Sarek. “Ez gara nor zuek barik” –diote–, “sarekide denak garelako proiektu honen motorra, gurea erakutsi eta besteren inplikazioa bilatzeko ahaleginean gabiltzanak”. Hori dela eta, batzarrerako dei zabala egin du Gernika-Lumoko Sarek. Hurrengo martitzenean –urriaren 4an– batuko dira, 19:00etan Astrako gorputz faktorian.
2015ean
Ispilue proiektua ipini zuen martxan Sarek Gernika-Lumon. Sakabanaketarekin amaaitzeko bidean ahalik eta gernikar zein inguruko biztanle gehiengana heltzea zen erronka, Sareren ustez, herritarrak direlako presoen eskubideekin espainiar eta frantziar gobernuek egiten dituzten urraketa etengabekoak amaitzeko giltzarria. Helburu horrekin, hainbat ekimen bultzatu zituzten aurreko ikasturtean:
Hurbildu eguna, mahaingurua edota
Erradiografiak liburuxka, kasurako.