San Migel eguna eguenean bada ere, atzo ospatu zuten santuaren eguna Busturiko Altamira auzoan, eta hainbat izan ziren bai eguerdiko zein arratsaldeko jardueretan parte hartzera animatu ziren herritarrak.
Meza ostean, plazan batuta, Irrintzi Alai Dantza Taldekoen dantza ikuskizunaz gozatu zuten. Ondoren, auzoko tabernetatik ibili ziren pintxo potean, Urdaibai Folkekoen musikagaz lagunduta.
Urdaibai Folk pintxo potea girotzen
Arratsaldean taldekako gizon proben erakustaldia eskaini zuten Altamirako probalekuan. 49 untzerekin Buluku-Ereño taldea izan zen garailea; 48 untzerekin busturiarrak izan ziren bigarren; hirugarren, berriz, Murueta 46 1/4 untze
rekin; eta, laugarren, bermeotarrak 45 untzerekin amaituta.
Taldekako gizon proben erakustaldia
Eguneko azken orduak, umeei zuzendutakoak izan ziren. Itxaso Paia eta Oskar Estangaren
Hor Konpon Marianton ikuskizunagaz primeran pasatzeko aukera eduki zuten.