Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) izan da alderdirik bozkatuena Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Busturialdean ere, EAJk jaso ditu boto boto gehien, Busturialdeko 20 herrietako datuak batuta. Hain zuzen,
12.724 boto izan dituzte
jeltzaleek eskualdean.
Josu Erkoreka EAJren Bizkaiko zerrendaburua
“pozik” agertu da atzo lortutako emaitzekin, eta Euskal Herriari
eskerrak emateko egoeran daudela esan du: “Benetan gure proposamena ulertu eta babestu egin dutelako”. Atzoko
emaitzak “umiltasunez” hartu behar dituztela azaldu du, eta aurrerantzean “ezinbestean
erantzukizunez kudeatu” beharko dutela dio bermeotarrak.
Josu Erkoreka botoa ematen, atzo
Ekorekak azaldu legez, “ez ditugu emaitzak dominatzat hartzen, baizik eta gure proiektuaren aldeko babes modura”.
Jakinarazi duenez, gaur arratsaldean batuko da Euzkadi Buru Batzarra (EBB): “Lehenik eta behin lehendakariagaz batuko dira atzoko emaitzak ondo eta sakon aztertzeko. Hortik aurrera, gainontzeko
talde parlamentario guztiekin batuko gara, inor bazterrean utzi barik. Izan ere, Madrilen batzuen eta besteen artean dagoen borroka eta ezinikusia errepikatzea ez dugu nahi. Hemen ez diogu inori betorik jarriko, alderdi guztiekin egingo ditugu elkarrizketak. Hortik aurrera ikusiko dugu zein izango den formularik egokiena gobernuari forma emateko eta gobernuaren egonkortasuna bermatu ahal izateko”