Busturialdeko hainbat herritan egin dute zenbaketa: Arratzun, Elantxoben, Kortezubin, Morgan, Ibarrangelun, Sukarrietan, Errigoitin, Forun, Mendatan eta Ereñon EAJk izan ditu boto gehien. Nabarnizen eta Ajangizen EH Bildu izan da lehen indarra. Bermeon, EAJk EH Bilduren boto bikoitza izan du gaurko hauteskundeetan. 4.551 boto lortu dituzte jeltzaleek, eta 2.426 EH Bilduk. Elkarrekin Podemosek 773 boto izan ditu herri horretan. 2012ko hauteskundeetan, Ezker-Anitzaren, Ezker Batuaren eta Equoren botoak batuta, hiru alderdi horiek 201 boto izan zituzten guztira.
Gernika-Lumon ere EAJ izan da indar bozkatuena. 2012ko datuekin alderatuta, goraa egin dute jeltzaleek, 4.212 boto izan dituzte; eta EH Bilduk behera egin du, 2.838 botorekin. Elkarrekin Podemosek 775 boto izan ditu. 2012an, Ezker-Anitzaren, Ezker Batuaren eta Equoren botoak batuta, hiru alderdi horiek 270 boto izan zituzten guztira.
Espero bezala, Pili Zabala buru izan duen hautagaitza hirugarren indarra izango da eskualdean, PSEren eta PPren kalterako. herri txikietan ere hirugarren indarra izan da Elkarrekin Podemos. Adibidez, Muxikan 62 boto izan ditu (E-A/EB eta Equok 20 boto izan zituzten duela lau urte); Foruan 33 (E-A/EB eta Equok 10 boto lortu zituzten 2012an) eta Ean 26 (E-A/EB eta Equok 7 boto izan zituzten 2012an).
Datuak, zehatz, Twitterren (@BusturiaHitza) eta Facebooken. Baita Busturialdeko Hitzaren
webgunean.