17:00ak arte hautesmahaietan batutako datuen berri eman du Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Hain zuzen, 2012ko datuekin alderatuta, parte hartzea txikiagoa dela esan du sailburuak. Bizkaian, parte hartzea %44,9 zen 17:00ak arte. 2012an, ordu horretarako, boto eskubidea zuten herritarren %47,9 emana zuen botoa.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako datuak batuta, 17:00etan parte hartzea %44,4koa zen (%47,2koa 2012an).
Eguerdiko datuen arabera %15,4koa izan da parte-hartzea lehen hiru orduetan. 2012ko datua %0,6 txikiagoa zen. Parte-hartzea apur bat handiagoa zen goizean Bizkaian eta Gipuzkoan.
EAJren Bizkaiko zerrendaburua den Josu Erkoreka bermeotarrak 10:30ean eman du botoa, Bilbon. EH Bilduren hautagai Iratxe Arriolak eguerdian egin du, Eako udaletxean.
Iratxe Arriolak 12:00etan eman du botoa Eako udaletxean.
41.264 herritar daude
deituta gaur Busturialdean botoa ematera; Bizkaian 947.630, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan,
guztira, 1.783.411. Datozen lau urteetan Eusko Legebiltzarreko 75 eserlekuak nola banatu hautatu beharko dute gaur hiru herrialde horietako biztanleek.