San Migel ospatuko dute domekan, Busturiko Altamira auzoan
Udako jaiak atzean utzita, badatoz udazkeneko lehenengoak, sanmigelak. Santuaren eguna irailaren 29a bada ere, busturiarrek jai eguna aurreratu dute, eta domekarako antolatu dituzte ospakizunak. Ohi legez, Altamira auzoan ospatuko dituzte San Migel jai...
11:30eko mezagaz hasiko dituzte ospakizunak. Ondoren, 12:00ak aldera, Irrintzi Alai Dantza taldeak hartuko du Altamirako plaza, eta hainbat dantza eskainiko dituzte.
13:30ean, berriz, pintxo potea izango dute auzoko tabernetatik, eta Urdaibai Folk ibiliko da giroa alaitzen.
Arratsaldean, berriz, kirolaren txanda izango da. 17:30ean hasita, taldekako gizon proben erakustaldia eskainiko dute Altamirako probalekuan. Lau taldek parte hartuko dute: Busturia, Bermeo, Buluku-Ereño eta Murueta.
Azkenik, 19:30ean, Busturiko umeek Itxaso Paia eta Oskar Estangaren Hor Konpon Marianton ikuskizunagaz ondo pasatzeko aukera edukiko dute plazan.