Klubak jakitera eman duenez, “arrazoi pertsonalengatik” hartu du erabakia entrenatzaile gipuzkorrak.
Jon Salsamendi liga garaipena ospatzen domekan, Bermeon.
Urdaibai Arraun Elkartetik Salsamendiren lana nabarmendu eta eskertu dute: “Hasiko duen etapa berrian onena opa diogu, eta gure ateak zabalik izango ditu aurrerantzean”.
Talde bermeotarrak garaipen garrantzitsuak lortu ditu Salsamendigaz. 2013an heldu zen oriotarra Urdaibaira, eta hura entrenatzaile izan den denporan hiru urtez jarraian Kontxako Bandera Bermeora ekartzea lortu dute.
Halaber, tarte horretan, Urdaibaik Espainiako, Euskadiko eta Bizkaiko bina txapelketa irabazi ditu, eta aurtengo denboraldian TKE ligako txapeldun izatea lortu dute.
Entrenatzaile bila
Salsamendiren agurraren ostean, 2017 denboraldirako entrenatzaile bila ari da klub bermeotarra. Agustin Aranburu Bermeoko A.E-ko presidenteak zehaztu du laster jakinaraziko dutela entrenatzaile berriaren izena.