Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dituzte irailaren 25ean, eta Busturialdean 41.264 herritar dira oraingoan botoa emateko aukera dutenak. Horietatik, 2.115 atzerrian bizi dira, eta posta bidez eman behar izan dute botoa.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuko dituzten 75 legebiltzarkideak hautatuko dituzte etzi Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek. Guztira, 1.783.411 hautesle daude deituta bozka ematera hiru lurralde horietan; Bizkaian, 947.630. Hauteslekuak goizeko bederatzietan irekiko dira, eta 20:00etan itxi.
Gaur gauerdian amaituko da irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako hauteskunde-kanpaina. Denetara, hamasei formazio politiko aurkeztu dira. Horietatik bederatzi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hautagaitzak aurkeztu dituztenak: Euzko Alderdi Jeltzalea; Euskal Herria Bildu; Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra (PSOE); Partido Popular; Elkarrekin Podemos; Ciudadanos; Animaliekiko Tratu Txarren Kontrako Alderdi Animalista (ATTAKAA); Recortes Cero-Grupo Verde; eta Ganemos Euskadi: Si Se Puede.
Horiei Bizkaian eta Gipuzkoaurkeztu den Partido Familia y Vida eta Bizkaian eta Araban aurkeztu diren beste bi formazio politiko gehitu behar zaizkie: Ongi Etorri eta Aulki Zuriak. Era berean, Bizkaiaren kasuan, lurralde horretan bakarrik aurkeztuko diren Euskal Komunistak-Partido Comunista de los Pueblos de España eta Partido Humanista.
Bi astez, hauteskunde kanpainnan ibili dira alderdi politikoak. Kanpainaren jarraipena,
hemen.