268 pertsonak eman dute izena Foruko martxetan eta lasterketan
Domekan egingo ditute VIII. Forutik-Forura mendi martxa eta lasterketa. Martitzenean amaitu zen aurretik izena emateko epea, eta guztira 268 pertsonak eman dute izena. Horietatik 125 pertsonak eman dute izena mendi martxa luzean, 119 partaide daude martxa laburrean izena emanda, eta 24 korrikalarik izena eman dute lasterketan.
Hala ere, domekan izena eman ahalko da, probak hasi baino ordubete lehenago.
Urdaibai Kopako azken proba da Forukoa, eta beraz, bertan argituko da zeintzuk diren aurtengo Urdaibai Kopako irabazleak. Gaur gaurkoz Arkaitz Mintegia eta Agurtzane Argiarro dira sailkepenen buru.
Mintegiak 161 puntu batu ditu orain arte. Hamar puntu gutxiago ditu Eneko Zabala bigarrenak, eta Imanol Goñi hirugarrenak Zabalak baino puntu bat gutxiago du. Nesken sailkapenari dagokionez, 188 puntu ditu Argiarrok, Irantzu Onaindiak 186 puntu ditu, eta Leire Monasteriok 185 puntu.
Korrikalariek 10:00etan irtenda 21, 6 kilometroko lasterketa burutuko dute. Martxa luzeak ibilbide bera du, eta parte hartzaileek 08:30ean dute irteera-ordua.
Martxa laburra 8 kilometrokoa da, eta partaideak 10:30ean irtengo dira.