EH Bilduk
Irati Bidaurreta zinegotzia liberatzeko eskaera aurkeztu zuen atzo, osoko bilkuran. Hala ere, botoa ematerakoan abstenitu egin ziren zinegotzi denak, izendatzea bertan behera utziz.
Irailaren 5ean
prentsaurrekoan jakinarazi zuen Gernika-Lumoko EH Bilduk udalean zinegotzi liberatu bat izateko eskaera egin nahi zuela. Koalizioaren esanetan,
udalak agintaldiaren lehen urte honetan izandako jarrera dela eta, informazioa eskuratzea eta proposamenak egitea ezinezkoa dela adierazi zuten EH Bilduko bozeramaileek.
Jose Maria Gorroño alkateak,
eskatutako informazioa eskuragarri izan dutela erantzun zuen atzoko udalbatzarrean, eta hori baieztatzen duten udaletxeko hiru sail ezberdinetako hiru teknikarien txostenak dituela adierazi zuen; udaleko informazio guztia idazkariak zinegotzien esku dagoela gehituz. “Prentsaurrekoetan deskalifikazioak eta udal honek herriari lepoa emanda gobernatzen duela esan da, baina zuek nahi duzuena da dirua kobratu”, egotzi zien alkateak EH Bildukoei. Itzulinguruka eta gezurrekin ibili beharrean “garbi jokatzea” eskatu zien Gorroñok
EH Bilduk egindako eskaria
Euskal Udal Lege berriaren gomendioa jarraitzen du. Horren arabera, oposizioaren zinegotzi liberatuen lana litzateke, oposizioan dauden taldeen lana erraztea eta udal erabakietan parte hartzeko figura bat bermatzea. Horrenbestez, eta legeak bermatzen duen proposamena izanik, udal gobernuak abstentzioa bozkatu zuen.
Zinegotzi berri hori gehitzeak herriarentzat gastu gehigarri bat ez suposatzeko; eta
udalean dauden lau zinegotzi liberatuetako bakoitzak urtean jasotzen dituen 62.146 euroko soldatei beste bat ez gehitzeko,
diru kopuru bera bost zinegotziren artean banatzea ere proposatu zuen EH Bilduk. Bozketan ez zen azken atal hori aintzat hartu eta abstenitzea erabaki zuten, gainontzeko zinegotziek legez batera. Dena den, proposamena berriz ere aurkeztuko dutela ere jakinarazi du EH Bilduk.