Bermeoko Udaleko Zaharren egoitzako egoiliarrek, Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak ospatzeko aukera eduki dute. Hainbat izan dira jai egunetan izan dituzten bisitak: erraldoiak, Xixili, fanfarreak, danborrada…eta Salsa Cubanakoekin dantza egiteko aukera ere izan zuten.
Egoiliarrak Salsa Cubanakoekin dantzan. Argazkia: Bermeoko Udala
Udaletik azaldu legez, ekimen horien bitartez, «egoiliarrak herrian gertatzen diren gertaeren berri edukitzea eta ahal duten neurrian parte hartzea» lortu gura da, bai eta herriko jendearekin harremana mantentzea ere. Era berean, aisialdiko ekintza ezberdinen bitartez, «jai giroa» sustatu gura dute.